mar 05 Hondarribia
2019ko Aste Santuan 10 urte abandonatua zeraman elizbarrutiaren jabetzako Egiluz jauregia okupatu zuen gazte talde batek, eta 2020ko martxoaren 5an desalojatu zituen Ertzaintzak. Sei urte geroago, «barruan izan zuen bizitza horrek ez du arrastorik egun» diote, eta gaztetxe baten beharrak bere horretan jarraitzen du. Orain eraikina saldu, eta «atzerriko dirudun baten eskuetan erori» dela salatu dute, «herriko ondareari berriro ere prezioa jarriz». Izan ere, eraikina ondare historiko gisa izendatua dago.
mar 04 Irun
2017az geroztik Irungo Udalak Irrisarri Land abenutra parkean antolatzen ditu bere udalekuak. Formula arrakastatsua dela ikusita, aurten ere guztira 300 plaza eskainiko dituzte. Uztaila eta abuztuan, adinaren arabera banatutako astebeteko iraupena duten sei txanda antolatuko dituzte. Txanda bakoitza 50 haurrek osatuko dute, eta martxoaren 17ra arte izena emateko epea luzatu dute.
2025 uzt 29 Behe Bidasoa
2025 uzt 23 Behe Bidasoa
2025 eka 11 Behe Bidasoa
2025 ots 19 Behe Bidasoa
2024 urr 11 Behe Bidasoa