Bera, Etxalar eta Lesakak hartu dute gaur Bortzirietako inauterien lekukoa

Lizar Elexpuru ots 12 Bortziriak

Arantza eta Igantziko inauteak jarraituz, Ortzegun Gizenarekin kantuan eta eskean hasi dituzte inauteriak bortzirietako gainontzeko hiru herrietakoek. Zer ospatua izanen dute asteartera bitarte. Zakuzaharrak, Inude eta Artzaiak edo kinto bazkariak barne.

Hondarribiko mairuek izpiritu txarrak erratzaz eta dantzaz uxatuko dituzte larunbatean baserriz baserri

Koldo Nausia ots 12 Hondarribia

Larunbatean 10:00etan Jaizkibel kanpinetik abiatu eta Akartegi, Zimizarga eta Gornutz auzoetako 15 bat baserritatik pasako dira puska biltzen. Trapu zaharrekin eta lastozko kapela buruan jantzita, frankismoaren urte ilunetan herrian ustez galdu zen usadio zaharra berreskuratu zuen Emeki elkarteak 1992an. Azken urteetan mairuei urtero harrera egin ohi dieten baserriko adineko emakumeei eskertza ere egiten die Emekik. Aurten Postigu baserriko Maritxu Bereau Larretxea omenduko dute.